XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarrizketak
- Begira, begira arrain txiki bat erosi dut.

- Bai polita dela! Non erosi duzu?
- Azokan.

- Eta norentzat da?
- Niretzat.

- Nik ere nahi dut bat.

- Ba joan zaitez erostera...
- Bai, baina ez daukat dirurik....

PLASTIKAREN INGURUAN
- Aldizkari, egunkari eta abarretan agertzen diren abere irudiak ebaki eta eskuratu.

- Abere bizi eta disekatuak, argazki eta laminak erabili haien irudi behatzeko.

- Animaliengan koloreek eta formek dituzten kausalitatea eta erabilera aztertu: mimetismoa, kamuflaia, eta erakarpen, botere eta defentsarako errekurtsoak (arrainak, narraztiak, hegaztiak, ugaztunak).

- Intsekuen munduko (tximeleta...) kualitate kromatiko eta formalak aztertu.

- Animalien irudiak, osorik edo partzialki modelatu, behar bezala sostengatuz posizioa gal ez dezaten.

- Animalien irudiak marraztu eta margotu.

- Animalien bizitzari buruz pelikulak ikusi.

- Animaliak protagonista izanik, egindako marrazki bizidunen pelikulak ikusi.

- Animali-irudi laun bat (kartulina, kartoi, polispan, kortxozkoa) pieza egituragarrietan deskonposatu, eta ezarrera aldatuz inprimatu eta animazio sekuentziak sortu.

Abestiak
- Akerra ikusi dugu (Herria oihuka 265)
- Ehiztaria eta konejua (Herria oihuka 87)
- Usoak (Herria oihuka 234).